turismoa zer egin   ostatuak   nola iritsi   loturak
 

Orio, turismoa
 

Orio, ibaiak, mendiak eta itsasoak bat egiten duten ingurune zoragarria duen herri arrantzalea dugu. Oria ibaiak itsasoarekin bat egiten duen gunean dago, mendi berde ederren magalean eta horregatik da Orio urdina eta berdea. Bi hondartza eder ditu; Oribarzar eta Antilla, eta paisaiaz gain bisitariei bere alde zaharraren historia eta xarma eta kaiaren arrantzale kutsua ere eskaintzen dizkie.

Historian zehar testigantza interesgarri asko jaso dira. XVI. mendean Orioko itsasontziak Kanadako kostara joan ohi ziren baleak harrapatzera. Bestalde, Orio aspaldidanik da Donejakue bideko herria, eta egun ere erromesek herria igarotzen dute Santiagorako bidean.

Jendearen adeitasunak herri turistikoa bilakatu du, eta bertako bizilagunek harrotasunez erakusten diete herria bisitariei. Zer esanik ez Orion arrainak parrilan egiteko abileziaz.

 
1.379. urtean Juan I erregeak “Carta Puebla” izeneko dokumentu batetan herriaren sorrera onartu zuen. Baina herriko lehen biztanleen aztarnak Paleolitikoko garaikoak dira, Wurm glaziazio garaian Altxerriko kobazuloan bizi zirenekoak, hain zuzen ere.

Orio kaiaren egoera estrategikoari errotuta dago. Itsasontzien eraikuntza, jarduera komertzialak eta arrantza funtsezkoak izan dira Orion historian zehar. Orioko lehenengo biztanleak hareharrizko tontorraren gainean hasi ziren herria eraikitzen, Oria ibaiaren azken meandroan. Leku horretatik, itsasoa eta itsasadarra ikusiz, kostaldeko bidea, ibia eta bildutako dartsena kontrolatuz, denboran ia aldatu ez den itsasadarraren eta elizaren inguruan, hiri-espazio nahasia eta xarmanta osatu zen.



 
Harremanetarako
© Copyright Orioko udala 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta. Web honen edukiak erreproduzitzea,
publikoki zabaltzea eta hauen erabilpen osoa edo partziala debekatua dago aurretik idatzizko baimenik jaso gabe.