turismoa zer egin   ostatuak   nola iritsi   loturak
 

Orio, zer egin
 

Oriok bi hondartza ditu: Oribarzar, txikiena da eta ibaiaz bestalde kokatzen da, eta Antilla, neurri eta kokapenagatik herriko hondartza nagusia. 1.997. urtean zaharberritua izan zen eta egun 3.500 m2ko azalera du. Hondartza inguruan haurrentzat jolastoki ederra du, jatetxe eskaintza zabala eta ibilaldiak egiteko ingurune zoragarria ditugu. Besteen artean, Itxaspeko igoera azpimarratuko dugu, bertatik euskal kostaldeko bista zoragarriaz gozatu daiteke.

Orion 32 kilometro baino gehiagoko mendi-ibilaldi berriak daude, guztiak ere homologatu eta balizatuak (PR-158 eta PR-159). Mendi-ibilaldi hauen bitartez udalerria inguratzen duten paisaia ederrak ezagutu eta Orioren kokaleku pribilegiatua ikusteko aukera izango dugu. Gainera, mendi-ibilaldi hauen bidez inguruko herrietara joan gaitezke, Zarautz eta Donostia GR-121 mendi-ibilaldian, edota Aralar bezain urruti dauden lekuetara GR-351 mendi-ibilaldia hartuz gero.

 
Kukuarritik Igeldora doan bidean, Benta baserria igaro ondoren, tontor Txikiko hil-harriak bisita daitezke. Neolitiko garaiko artzain kulturako aztarnak dira. Orduan batetik bestera ibili ohi ziren belardi berrien bila, neguan kostaldeko klima barnealdekoa baino hobea zelako kostaldean finkatzen ziren. Txori begiez so egiten zaio ia, Oria bailarari.