kirola gastronomia   kultura   ekintzak  
 

kirola, orioestilora!
 

Orioz hitz egitea arraunaz hitz egitea da. Gure arraunketaren jatorria XIV eta XV. mendeetan koka daiteke. Garai haietan arrantzaleek baleak harrapatzeko arraunez mugitutako traineruak erabiltzen zituzten eta, seguru asko, traineru haiek berak erabiliko zituzten antxoa, sardina eta beste hainbat arrain harrapatzeko ere. Behin arraina harrapatuta, garrantzizkoa izaten zen aurrena iristea salmenta lekura eta norgehiagoka haiek dira egungo arraunketaren aurrekariak.

Arraunketak garrantzia handia du Orion. 1.901ean irabazi zuen herriko traineruak lehen aldiz Donostiako Kontxako estropada, eta, geroztik, beste 31 aldiz ere irabazi ditu. Gaur egun, eta Orioko Arraunketa Elkartea sortu zenetik, tostako arraunketaz gain, aulki mugikorrekoa ere lantzen da, Orioko arraunlariek sarri erakutsi dute beren maila handia, baita nazioarteko lehiaketa eta olinpiadatan ere.

 
Baina ez da arrauna Orion egin daitekeen kirol bakarra; ingurunea ezin hobea da ibilaldiak egiteko, eta parapente zaletuek Kukuarri menditik salto egiten dute surfistez beteta egoten den Antilla hondartzara.
Gainera, kirol mota asko eta asko praktikatzen da Orion (atletismoa, futbola, judoa, pilota, sofbola, surfa, areto futbola...). Horietako batzuk arruntak dira, leku askotan egiten direlako; beste batzuk, ordea, ez daude hain zabalduak, eta herriak eskaintzen duen ingurune aberatsari esker egiten dira Orion bertan (arrauna, surfa, arrantza...); eta beste batzuk, berriz, euskal tradizioari zor zaizkio, eta, Orio herri euskalduna izanik, garrantzia berezia dute herrian (arrauna eta pilota).
 
Harremanetarako
© Copyright Orioko udala 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta. Web honen edukiak erreproduzitzea,
publikoki zabaltzea eta hauen erabilpen osoa edo partziala debekatua dago aurretik idatzizko baimenik jaso gabe.